"Travy"

Bilbao 2026(e)ko martxoaren 20(e)tik 2026(e)ko martxoaren 21(e)ra
  • "Travy"
    Argazkia: Kiku Piñol

Bi pailazo zahar, batere graziarik ez dutenak. Beren baitan, artearen transgresioan eta arrakastan, galdutako bi seme-alaba. Maskarak jantzita elkarri begietara begira baino hobeto ulertzen duten juglareen familia bat. Ikuskizun bat sortzen buru-belarri murgilduta. Azken ikuskizuna ote?

Pla-Solina familiari egindako omenaldia da Travy —«Travy Familia» baitute izen artistikoa—, eta bi antzerki-korronteren arteko (ez) topaketa bat: alde batetik, clowna, antzerki folkloriko eta herrikoia; bestetik, forma post-dramatiko eta meta-antzerkikoak. Bi belaunaldi eta bi bizi-une jartzen ditu agerian: bidearen amaiera beldurrik gabe ikusten dutenenak eta bidearen hasiera ikaraz ikusten dutenenak.

Konpainiako beteranoek ez dute ikuskizunak egiteko ideia berririk; alabak aurka egiten die aurreko forma artistiko guztiei, eta seme txikia etxera itzultzen da, jatorrira itzulita bere diskurtso artistikoa eta bere burua aurkitzeko.

Fitxa artistikoa: 

  • Dramaturgia: Pau Matas Nogué, Oriol Pla Solina
  • Zuzendaritza: Oriol Pla Solina
  • Antzezleak: Diana Pla, Oriol Pla, Quimet Pla, Núria Solina
  • Eszenografia eta jantziak: Sílvia Delagneau
  • Argiztapena: Lluís Martí
  • Soinua: Pau Matas
  • Produkzioa eta banaketa: Bitò, Familia Pla-Solina
  • Teatre Lliureren jatorriko ekoizpenean oinarrituta

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2026(e)ko martxoaren 20(e)tik 2026(e)ko martxoaren 21(e)ra
  • OrdutegiaOstirala 19:30 // Larunbata 19:00
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa15 / 21 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non