Istorio hunkigarria dakar André eta Dorine antzezlanak: adineko bikote baten bizimodu motela eten egingo da bat-batean, gaixotasun baten ondorioz.Andrék (idazlea) eta Dorinek (biolontxelista) nor izan diren oroitu beharko dute, zer diren ez ahazteko. Hala, beren lanbideen eta beren objektuekiko harremanaren bidez (idazmakina eta biolontxeloa), hitzik gabe eta maskaren boterea baliatuta, bidaia emozional batean murgilduko dira, dramatik komediara, maitasunetik ahanzturara eta bizitzatik heriotzara saltoka.
Maitasunaren botereari buruzko istorio xumea, sakona eta bizia.
Fitxa artistikoa:
Artistak: José Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo