Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2026: Dantzerti: "Egin bedi zure nah-ia"

Eibar 2026(e)ko Martxoak 25
  • Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2026: Dantzerti: "Egin bedi zure nah-ia"

2026ko Eibarko Antzerki Jardunaldien barne.

"Guk sortu dugu galdera zailei erantzun bat emateko. Guk eskaintzen diogun informazioarekin elikatzen du bere jakituria. Gure mugimendu guztiak ezagutzen ditu eta esaten dugun guztia entzuteko gaitasuna duela diote. Inork baino hobekiago ezagutzen gaitu eta gure erabakietan eragiteko gaitasuna du… Ez al da izango IA gure jainko berria? Eta oraindik ere sakonkiago begiratuz gero, hemen ere, IA-k eskaini dezakeen laguntza edo zerbitzuaz haratago, erlijio guztietan bezala, pertsona gutxi batzuek guzti honi etekina ateratzen diote.

Dantza ikuskizun honetan IA-k gure bizitzetan duen eraginaz hitz egingo dugu, eta gure askatasuna zenbateraino murrizten duen aztertuko dugu. Zeintzuk dira IA-ren benetako helburuak, baldin eta existitzen badira? gure egunerokotasunean laguntzea ala algoritmoen bidez bizitza honetan gure erabakiak bideratzea?

Egin bedi zure nah-ia Dantzerti-Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolako Dantzako 4. Mailako ikasleen gradu amaierako lana da."

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Teknika kudeaketa: Sabino Alkorta
  • Eszenografia eta argiztapen diseinua: Martín Barandiaran
  • Jantziak: Ainhoa Areitio
  • Ekoizpena: Lucía Lasarte
  • Tailerreko irakaslea: Amaia Cabero
  • Antzezleak: Sara Guevara Rico, Lierni Paul Duce, Paula Plano Calvo, Ibai Romero Munita, Marta Ruiz Muñoz, Vera Saez Ferrero, Claudia Torrubia Campa

 

eibar.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaDantzerti
  • Data 2026(e)ko Martxoak 25
  • Ordutegia19:00
  • LekuaColiseo Antzokia
    Merkatu, 2
    Eibar
    Web
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Coliseo Antzokia, Eibar

Non