Loraldia 2026: "HEGAN EGITEKO GOGOA DA"

Bilbao 2026(e)ko Martxoak 25
  • Loraldia 2026: "HEGAN EGITEKO GOGOA DA"

2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.

Buruko gaitzek eragiten duten ezinegona kontatu nahi dugu istorio honen bidez. Ikuskizun ikusezin bat da hau, ikusmena ez beste zentzumenen bidez bizitzekoa.

Hartara, itsuentzako erabat irisgarria izango den pieza artistiko bat proposatzen ari gara, eta, aldi berean, ikusmen arazorik ez dutenek ere bizi ahal izango dutena, begiak estalita.

Begirik gabe, entzumenaren, ukimenaren, dastamenaren eta usaimenaren bidez
egindako bidaia bat izango da. Instalazio batean gertatuko da dena. Publikoak, piezaren protagonista bihurtuta, barneetara heltzen den esperientzia sentsorial batean parte hartuko du, ezer ikusteko aukerarik gabe.

Parte hartzaileek haien zentzumenak piztuko dituzten hainbat egoera biziko dituzte, buru-osasunari buruzko istorio honen eszena desberdinetan. Soinu murgiltze-espazio batean, belarriez gain, azalak, mihiak edo sudurrak ere piztuko dizkieten hainbat dispositiborekin topo egingo dute (haizagailuak, berogailuak, lurruneztagailuak, lurringailuak…). “Zer da dena ilun dagoenean”.

Itxi begiak. Lan honek bizitza anitzak eta askotarikoak aldarrikatu nahi ditu, bizitza bizigarri bat helburu.

  • Ahotsak eta Gorputzak zuzenean: Irati Agirreazkuenaga / Mikel Ayllon
  • Dramaturgia: Mikel Ayllon / Amaia Garate
  • Eszenografia: ATX Diseinua
  • Soinu espazioa eta musika: Ibon Agirre
  • Abestia: Igor Arzuaga / Iholdi Beristain
  • Zuzendaritza: Mikel Ayllon
  • Ekoizpena: Piszifaktoria Ideien Laborategia / ATX Teatroa
  • Laguntza: Badalab / Gasteizko Antzokien Sarea

loraldia.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaPiszifaktoria Ideien Laborategia, ATX Teatroa
  • Data 2026(e)ko Martxoak 25
  • Ordutegia19:30 + 20:30
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non