Vania antzezlaneko pertsonaien mugan, hortxe sortzen dira lan honetako pertsonaiak. Vaniako pertsonaiek bereizgarri duten apatiaren eta geldotasunaren kontra, pertsonaia hauek norabide guztietan menturatuko dira: batzuek lana aldatuko dute, beste batzuk dibortziatu egingo dira, baten batek dena utzi eta hogei urtez idatzi nahi izan duen eleberriari helduko dio, eta badago ereustekabean eraldaketa erlijioso bat jasan eta sekta bateansartzen denik. Hainbat argudio eta ustezko irtenbide daude, baina eragile berbera: bizitasuna ematen digunari eusteko ahalegin etsia, edo, bestela esanda, ilusioa berreskuratzekoa.
Antzezlanak bikote baten bizitza du hizpide: gatazka pertsonalak, harremanaren gatazkak eta gurasotasunarekin lotuak. Hala, pertsonaiek bizitzan duten ilusioa lotu egiten da narrazioekiko eta istorioak kontatzeko ilusioarekin. El entusiasmo lanak, umorea eta ironia uztartuta, hizpide ditu bikote-harremanak, seme-alabak eta adin ertaineko krisia. Artefaktu teatral bat eraiki du antzezlanak, eleberri postmodernoaren berezko anbizioa eta jokoa batzen dituena.
Fitxa artistikoa:
Artistak: Francesco Carril, Natalia Hernández, Raúl Prieto, Marina Salas