Marianistas Ikastetxeak jakinarazi du:
Haur eta Familientzako Kultur Programa Marianistaren lehen edizioak amaiera emango dio ikasturte honi, elikaduraren bidez gure haurren ongizatea sustatzeko asmoz sortutako jarduera batekin.
Azken saio honetan, nutrizio orekatu baten garrantzia landuko dugu, batch cookingaren laguntzarekin menu osasungarriak planifikatu nahi badituzu zure interesa piztuko duena. Higiene egokia izatearen garrantzia eta lo egin aurretik errutinetara bideratutako espazio bat sortzea izango dira hitzaldia aberastuko duten beste gaietako batzuk.
6 urtera arteko haurrak dituzten familiei zuzendua.
Igandea, 2026ko martxoak 29.
11:00etatik 12:30etara.
Marianistak. Haur Hezkuntzako eraikina (sarrera Koldo Mitxelena kaletik).
Hizlariak: Anaïs Estrugo (erizaina), Itziar Gómez (nutrizionista) eta Siobhan Cowan (yoga irakaslea).
Banakako sarrera: 3 € (gurasoak bakarrik).