2026ko Bilbao Basque FEST jaialdiaren barne.
Bilbao Basque Fest-en inaugurazioan, euskal musikako bi ikono handik kontzertu bat egingo dute. Anje Duhalde Errobi rock/folk taldearen sortzaile eta partaidea izan zen 1970eko hamarkadaren amaieran, eta bakarkako ibilbide bikaina egin zuen 1980ko hamarkadan. Azken bi hamarkadetako euskal musikaren erakusgarri egokia da.
Kontzertu honetan, Niko Etxart kantari zuberotarrarekin elkartuko da Duhalde. Euskaraz egindako rockaren aitzindaria da Etxart, eta kantu tradizionalaren erreferenterik garrantzitsuenetako bat ere bai.