Bilbao Basque FEST 2026: MUGAN

Bilbao 2026(e)ko Apirilak 3
  • Bilbao Basque FEST 2026: MUGAN

2026ko Bilbao Basque Fest jaialdiaren barne.

Mugan taldeak Bizitza ozen denean diskoa aurkeztuko du.

Sei urteko ibilbidean, Mugan taldeak bi estudioko disko eta zuzeneko bat kaleratu ditu. Tartean, Euskal Herri osoan zehar 80 kontzertu inguru eskaini ditu. Ahotsak, intentsitatea eta txikitasunaren indarra dira, izan ere, Muganen kontzertuen ezaugarri nabarmenenak.

Oraingoan, estudioko hirugarren lana aurkeztuko dute: Bizitza ozen denean. Disko bat, bi zatitan. Gai antzekoen inguruan aritzeko bi modu. Mundu arrotz baten aurrean, erantzun bakar bat.

  • Pablo Zurutuza (ahotsa, gitarra)
  • Joseba Pastor (baxua)
  • Enara Rodriguez (teklatuak, ahotsa)
  • Markos Murua (gitarra)
  • Ander Murua (bateria)

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Apirilak 3
  • Ordutegia20:00
  • LekuaBilborock
    Muelle de la Merced, 1
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bilborock, Bilbao

Non