2026ko ADEL - Artedrama Euskal Laborategiaren topagunearen barne.
Idoia Tapia
Ahots-efektuak eta emakume kuriosoa bat. Bi, hiru, lau, bost... zenbat ahots eduki ditzake gorputz bakar batek? Ahotsa identitatea da, identitatea bakarra al da? Ahots-efektuak eta emakume kuriosoa bat. Zenbait ahots, hainbat identitate, psikopatologia bat eta konferentzia bat.
Nagore Tamayo Goño
Ama -bereagatik- negarrez ikustean heldu nintzen, hezur ta haragizkoa zela ohartzean. Zimenduak ere apur daitezke. Behin berotu gintuenak ez gaitu betirako babestuko.
Nola itzuli etxera? -oinarria, norberaenera.
Dantza garaikidea, jator eta samurtasunez bilduz Nolako Zurak, ama-alaba harremanaren arrakalatatik inozenzia hil eta errealitateari pastel koloreak kenduz.