Aste Santuko Zinema Campusa 2026 Getxon

Getxo 2026(e)ko apirilaren 7(e)tik 2026(e)ko apirilaren 10(e)ra
  • Aste Santuko Zinema Campusa 2026 Getxon

Apirilaren 7tik 10era bitartean, zazpigarren arteari buruzko egitarau zabala izango da Romo Kultur Etxean. Horrela, Getxo Kulturak adin txikikoak zinemaren eta kulturaren mundura hurbildu nahi ditu Pazkoa Asteko eskola-oporraldian.

Campusak bi adin tarte ezberdinetako umeei zuzenduko da. Batetik, 6-11 urte bitarteko haurrek doako tailerrak ele bitan izango dituzte egunero goizeko ordutegian (11:30-13:00). Bestetik, proiekzio dinamizatuez gozatzeko aukera ere izango dute apirilaren 7an eta 8an, arratsaldez (17:00).

Halaber, proiekzio dinamizatuak izango dira 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat. Emanaldiak apirilaren 9 eta 10ean izango dira eta bereziki adin goiztiarrerako aukeratutako film laburren programazioaz gozatuko dute, biak 17:00etan. Adin tarte horretako umeek heldu batekin joan beharko dute.

Proiekzioetan parte hartzeko sarrerak salgai egongo dira Muxikebarriko txarteldegian, RKEko harreran eta Kutxabank sarean 2,50 €-ko prezioan.

Campus honen koordinazio artistikoa PAI Teatro Animación-ekin elkarlanean garatu da.

Getxo Kultura

Laburrean

  • Mota Bestelakoa (haurrentzat)
  • Data 2026(e)ko apirilaren 7(e)tik 2026(e)ko apirilaren 10(e)ra
  • LekuaRomo Kultur Etxea (RKE)
    Santa Eugenia plaza, 1
    Getxo
    Web
  • ZenbatekoaTailerrak 0 € / Proiekzioak 2,50 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Romo Kultur Etxea (RKE), Getxo

Non