"Abduzkioa, ke barbaridad!" komedian Marisoli 1967an gertatu zitzaiona kontatzen da. Marisol gizarte atzerakoi eta fededun batean murgilduta bizi da. Mundu honetatik ihes egin nahian, mirariak bilatzen ditu: fedean eta beste dimentsio bateko gizarte aurrerakoietan bilatzen du. Denboran zehar jauziak egingo ditu, 1967tik gaur egunera arteko joan-etorriak eginez.