"Argi gorriak" (telesaila)

Online 2026(e)ko apirilaren 20(e)tik 2036(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • "Argi gorriak" (telesaila)

Aitaren abandonoa baino gauza okerragorik badago, zortzi urte geroago, iktus batek jota, aita itzultzea da, hitz gabe eta mugitu ere ezin duenean. Egoera, berez arrotza, are kezkagarriagoa bihurtzen da bere itzulera txerri gazi-gozo plater batean ezkutatutako heriotza-mehatxu baten agerpenarekin batera gertatzen denean: bala bat. Mugika kideei ez zaie inoiz ondo eman familia bat izatea, baina zerbait estimatzen badute, beren bizitzak dira. Horiek salbatzeko, taldean lan egin beharko dute eta aita azken urteetan zein istilutan sartu den jakin beharko dute. Zenbat eta lehenago konpondu auzia, orduan eta lehenago familia zoriontsuki banandua izan ahal izango dira.

Adina: +12

Fitxa teknikoa: 

  • Ekoizpen-urtea: 2024
  • Zuzendaritza: Alberto Gastesi
  • Gidoia: Alex Merino, Alejandra Arróspide, Gema Urraka, Kepa Errasti
  • Ekoizlea: Alejandra Arróspide
  • Ekoiztetxeak: Hemujia A.I.E., Vidania Films
  • Antzezleak: Itziar Ituño, Arnatz Puertas, Nerea Sanz, Iñigo Gastesi, Iñigo Rodríguez,Yangxi Chen, Klara Badiola, Xabier Perurena, Jokin González, Sara Cózar, Guiomar Puerta, Alizia Otxoa, Aitor Beltrán, Miren Gaztañaga
  • Generoa: Telesaila, Komedia
  • Herrialdea: Euskal Herria
  • Parte-hartzaileak: EITB Media

 

Primeran

Laburrean