"Faisaien irla"

Online 2026(e)ko apirilaren 20(e)tik 2036(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • "Faisaien irla"

Faisaien Irla munduko kondominiorik txikiena da. Urtearen erdia Espainiako Estatuarena da, eta beste erdia Frantziarena. Bidasoa ibaiaren erdian azaleratzen da, bi estatuak banatzen dituen muga naturalean. Laida (Jone Laspiur) eta Sambou (Sambou Diaby), bertako bikote bat, uhartearen aurretik paseatzen ari dira. Bat-batean, bi pertsona ikusiko dituzte ibaia igerian gurutzatzen, beste aldera iristen saiatzeko. Egun batzuk geroago, hilotz bat agertuko da uhartearen subiranotasun-trukearen ekitaldian zehar. Nork hartuko du bere gain?

Adina: +12

Fitxa teknikoa: 

  • Ekoizpen-urtea: 2025
  • Iraupena: 01:39:16
  • Zuzendaritza: Asier Urbieta
  • Gidoia: Asier Urbieta, Andoni de Carlos
  • Antzezleak: Jone Laspiur, Sambou Diaby, Itziar Ituño, Jon Olivares, Josean Bengoetxe Aia Kruse, Ibrahima Kone, Ximun Fuchs, Rodonny Perriere
  • Ekoiztetxeak: Arcadia Motion Pictures, Tentazioa Produkzioak, Galatea Films, La Fidèle Production
  • Generoa: Thrillerra, Drama
  • Herrialdea: Euskal Herria
  • Parte-hartzaileak: Movistar Plus+, EITB Media

 

Primeran

Laburrean