"Kima eta Amik" (telesaila)

Online 2026(e)ko apirilaren 20(e)tik 2036(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • "Kima eta Amik" (telesaila)

Kima eta Amik lehengusuak dira. Kimak gehien maite duena da lehengusuaren etxera joatea, baserrira. Amikek gehien maite duena da lehengusinaren etxera joatea, hirira. Kima alderantziz irakurtzen baduzu, Amik aterako zaizu. Izan ere, izenetik bertatik ikusten da Kimak eta Amikek ia beti kontrakoa nahi dutela. Baina ia beti aurkitzen dute modua bien artean jolasteko eta ondo pasatzeko. Ez da beti erraza izaten, ordea, gurasoek bi umeentzako planak egiten dituztenez eta batetik bestera korrika eta presaka joan behar izaten dutenez, jolasak etengabe asmatu eta birrasmatu behar izaten baitituzte. Baina horixe da Kima eta Amiken dohairik handiena, edonon eta edonola jolasteko gaitasuna.

Adina: 0 - 4 urte

Fitxa teknikoa: 

  • Ekoizpen-urtea: 2023
  • Zuzendaritza: Juanjo Elordi, Sebastián Merino
  • Gidoia: Edorta Barruetabeña
  • Ekoizlea: Miren Berasategi, Darío Cuesta, Aixa Delia Alarcon
  • Ekoiztetxeak: Lotura Films, Kima eta Amik AIE, Animenta Studio
  • Generoa: Telesaila, Abentura, Komedia, Haurrak
  • Herrialdea: Euskal Herria

 

Makusi

Laburrean