Arte Ederretako ikasketak egiten ari zela deskubritu zuen Yolanda Mosquerak (Amurrio, 1971) diseinu grafikoarekiko eta argitalpenekiko interesa. Inprimaketa esperimentaleko tekniketan zuen prestakuntzak hainbat euskarri arakatzera eraman zuen —kartelak, prentsa eta liburu ilustratuak—, eta horiek dira gaur egun bere lan-esparru nagusiak. Bere marrazkiak instalazio eta horma-irudien bidez ere gauzatzen dira.
Haren lanaren ezaugarri nagusia konposizio formal zaindua da, non lerroa orban bihurtzen den, txantiloiaren eta gainjartzearen tekniken bidez. Pertsonaiak, eszenak eta narrazioak zehatz-mehatz eraikitzeak aberastasun bisual handia ematen die haien irudiei. Natura, ñimiñoa dena eta emakumeen unibertsoa behin eta berriz errepikatzen diren gaiak dira haren lanean.
Ilustrazioko Euskadi Saria jaso du, eta nazioarteko lehiaketa ezagunetan hautatu dute, hala nola, Ilustrarten, Iberoamerika Ilustran, Sarjahn eta Bratislavako Bienalean. Azken hamarkadetako euskal ilustratzaile garrantzitsuenetako bat izan da.
Proiektu hau Artium Museoan egiten den IRUDIKA Ilustrazioaren Nazioarteko Hamargarren Topaketa Profesionalaren esparruan aurkeztu da.