"Musika dibertigarria da" 2026: egitaraua

Bilbao 2026(e)ko apirilaren 30(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 29(e)ra
  • "Musika dibertigarria da" 2026: egitaraua

Bilboko Udalak "Musika dibertigarria da - La música me diverterte" kontzertu didaktikoen zikloaren edizio berri bat antolatu du, musikaren arloan jendea trebatzera eta publiko berrietara zabaltzeko. Programa hau funtsezko elementutzat hartzen da kultura mantendu eta garatzeko, eta Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoan aurreikusitako publikoentzako eta entzuleentzako jarduera-ildoen barruan sartzen da.

Emanaldi guztiak Bertendona Institutuan ospatuko dira, apirilaren 30ean (osteguna) eta maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an (ostiralak). Ikuskizunak 19:00etan hasiko dira, azkena izan ezik. Azken hori 18:30ean hasiko da eta euskaraz egingo da, bereziki haurrei zuzenduta.

Maiatzaren 29rako programatutako ikuskizunerako sarreraren prezioa 2 eurokoa da. Gainerako kontzertuetara joateko 5 euroko sarrera ordaindu beharko da. Sarrerak www.bilbaokultura.euswebgunearen bidez eskuratu ahal izango dira eta, gainera, areto berean emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik.

EGITARAUA

  • Apirilaren 30ean, osteguna, 19:00etan.

PER QUATTRO - “De la tierra al atril”
Ainhoa Gutiérrez Ortega, Laura Ilardia de Miguel, Nerea Quincoces Ochoa eta Olalla Montoya Gómez

Lau emakumek perkusio-instrumentuen bidez musika interpretatzen dute. Proposamen artistiko honek hainbat estilo biltzen ditu, antzerki-musika garaikidetik hasi eta jatorri askotako musiken egokitzapenetara arte (jazza, klasikoa, etnikoa…). Taldea perkusioaren esentzian bertan murgiltzen da, sakon-sakonetik azaleratzen diren erritmoak garatuz, lurrarekin konektatuz eta kontzertu-pieza ikusgarri bihurtuz.

  • Maiatzaren 8an, ostirala, 19:00etan.

MIKEL TELLERIA -“ Oroit Lou Reed”

Mikel Telleria, ahotsa eta gitarra; Luis Angel Tellería "Telle", bateria; Jon Cañaveras, baxua; Xabier Martínez Otxagabia, biolina; Ibon Diaz, gitarra; Pablo Ramos, saxoa.

Bere burua rock kantautore gisa definitzen du, nahiz eta bere ibilbidean zehar hainbat estilo jorratu dituen folk eta country amerikarra,  pop-rocka, bitartean, jazz eta funkyari keinuak eginez. Lau disko ditu argitaratuta eta azken lana "Oroit Lou Reed" da, New Yorkeko crooner haren moduan konposatutako euskarazko 10 abesti originalek osatuta. Bost musikari profesionalekin lagunduta, ikusleek zuzeneko indartsu batez gozatuko dute, kalitate handiko eta askotariko rock-arekin.

  • Maiatzaren 15ean, ostirala, 19:00etan.

ALE & THE HOPS (Blues, Soul, Jazz, Funk)

Nekane Aguirre, ahotsa eta saxoa; Eduardo del Olmo, gitarra; Amaia Izarzugaza, teklatua; Juan Carlos Ruiz, baxua; Edu Lazurtegui, bateria.

Banda indartsu honek musika beltza egiten du, emakumezko ahotsa da buru eta maila handiko sekzio erritmikoa dauka. Musikalki ezberdinak diren lau mundutan zeharreko bidaia proposatzen digu blues, soul, jazz eta funkez beteriko ikuskizunean. Nina Simone, Etta James eta Dinah Washington bezalako dibekin hasi eta rhythm & blues oneneraino, denak dauka lekua taldearen errepertorioan.

  • Maiatzaren 22an, ostirala, 19:00etan.

SACRATIF CLASSICAL - “Cuerdas atemporales”

Itxaso Diez, biolina; Patricia Gomez, biolontxeloa; Aintzane Barona, oboe; Elena Barcena, pianoa; David Mellado, perkusioa; Salvi Salazar, gitarra.

Talde hau mundu klasikoaren eta jazz garaikidearen artean kokatzen da, bi musikak teknologia berrietara eta abangoardiako soinuetara bideratuz. Errepertorioan aurkituko ditugu S. Salazarrek idatzitako kantuak, jazzaren eta musika klasikoaren barruko denboraz kanpoko musikaren estandarrak, eta musika modernoaren mugarri handiak.

  • Maiatzaren 29an, ostirala, 18:30ean.

SOINUAK HAIZEAN – “Eko eta Itsasoa”
Haurrentzako (2-12 urte). Euskeraz.

Jon Casamayor, aktorea; Pablo de Luna, biolina; Irati Castro Henrich, biola; Tania Martínez, fagot eta ahotsa; Maite del Olmo, eszenografia.

Eko izaki magikoa da, eta musikaren eta kantuaren bidez aurre egingo die itsasoari eragiten dioten arriskuei. Publikoarekin eta gure musikariekin batera, kutsaduraren, itsas ekosistema betetzen duten plastikoen eta aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzen ikasiko du. Umorean murgildurik, kantua, gorputz-perkusioa eta talde-lanaz baliatuz, itsasoari laguntzen eta naturarekin harmonian bizitzen ikasiko dugu.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko apirilaren 30(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 29(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • LekuaBertendona Institutua
    Bilbao
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Bertendona Institutua, Bilbao

Non