ABAO TXIKI: "El bosque de Grimm"

Bilbao 2026(e)ko maiatzaren 9(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 10(e)ra
  • ABAO TXIKI: "El bosque de Grimm"

Alegiazko baso honetan, pertsonaia ezagunenetako batzuk aurkituko dira.

Charles Perraulten eta Grimm anaien ipuin klasiko ezagunenetan oinarritutako bertsio garaikidea, pianoan Maurice Ravel konpositore ospetsuaren Ma Mère l’oye piezaz lagundua.

Alegiazko baso honetan, pertsonaia ezagunenetako batzuk aurkituko ditugu: Txanogorritxo, Erpurutxo, Errauskin, Edurnezuri… Ipuinetako maitagarriak, bere makila magikoaz, denak esnatuko ditu. Baina… goseak jotako otso batek denak jan nahi ditu. Nork harrapatuko du otsoa?

Ikuskizun musikala, betiko ipuinetako pertsonaiak eta une gorenak gogora dakartzaten txotxongiloekin eta proiekzioekin antzeztua. Hainbat sari jaso ditu: Teatro de Rojas, 2015eko Familia Ikuskizun Onenari; MAX, 2014ko Haur Ikuskizun Onenari; eta Teatro Andaluz- SGAE, 2013ko Haur Ikuskizun Onenari.

ABAO BILBAO OPERA eta ARRIAGA ANTZOKIAren arteko lankidetza-hitzarmeneko ikuskizuna.

  • Musika: Maurice Ravel.
  • Eszena-zuzendaritza: Joaquín Casanova.
  • Ekoizpena: La Maquiné en colaboración con Agencia Andaluza de Instituciones Culturales, Junta de Andalucía.

Adina: 4 urtetik gora.


Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • Data 2026(e)ko maiatzaren 9(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 10(e)ra
  • OrdutegiaMaiatzak 9, 18:00 // Maiatzak 10, 12:00
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa7,50 / 21,50 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non