(BERTAN BEHERA) Sergei Babayan: "Songs", piano errezitaldia

Pamplona/Iruña 2026(e)ko Maiatzak 12
  • (BERTAN BEHERA) Sergei Babayan: "Songs", piano errezitaldia

ERREZITALDIA BERTAN BEHERA GERATU DA

Maiatzaren 12an Baluarteko Areto Nagusian arratsaldeko 19:30ean iragarrita zegoen Sergei Babayan musikari armeniarraren piano errezitaldia bertan behera geratu da "artistarekin eta erakundearekin zerikusirik ez duten ezinbesteko arrazoiengatik", kontzertuaren sustatzaileak bidalitako prentsa-oharraren arabera.

Erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez egingo da: Internet bidez eskuratutakoen kasu, dirua zuzenean itzuliko da; eta aurrez aurre, Baluarteko txartel-leihatilan erositako eserlekuetarako eta La Morea merkataritza-gunean NICDOren informazio- eta salmenta-gunean.

Sergei Babayanen magiaren lekuko izango da Baluarte, historikoa izango dela agintzen duen piano errezitaldi batean.  Programaren barruan, besteak beste, Schubert, Schumann, Liszt eta Rachmaninoff konpositoreen piezak eskainiko ditu. Piano jotzaile armeniar-estatubatuarrak Songs (Kantuak) aurkeztuko du, liederraren, abesti herrikoiaren eta melodiaren artearen bilakaera aztertzen duen programa irudimentsua. Errezitaldiak bakarkako piezak eta pianorako transkripzioak konbinatuko ditu, publikoaren aurrean Europa erdialdeko kantu artistikoaren tonu-eremua gainditzen duen abesti-mundu bat zabalduz.

Birtuosismoaren, sakontasun emozionalaren eta alderdi teknikotik haratago doan interpretazio espiritualaren sinonimo, Babayanek gaur egungo interprete bikain eta errespetatuenetako bat bezala koroatu duen karrera bat eratu du. Bere artea ez da soilik pianoa trebetasunez jotzea, baizik eta kantaraztea, nota bakoitza komunikatzen eta hunkitzen duen ahots bizi bihurtzea. Teknika menderatzeaz gain, interpretatzen dituen obren esanahirik sakonenak argitzeko gaitasuna ere badu

Informazio gehiago egitarauari buruz: baluarte.com

baluarte.com

Laburrean

Non