Historias del buen valle, José Luis Guerín, Espainia, Frantzia, 2025, 122'
Periferiako auzo bateko paisaia zehaztugabean, landa eta hiri munduen artean, elkarrekin bizi dira gerraostean Espainiako hainbat lekutatik iritsitako lehen migratzaileek eraikitako etxeak eta logela-hiriaren bloke eta etxebizitza berriak; bertan pilatzen da migrazio berria, eta txoko xume hau benetako mundu-herri bihurtzen da. Historias del buen valle iruditeria ugariren batura da: gatazka sozialak, belaunaldi artekoak eta identitatezkoak, baita hirigintza eta ekologiari lotutakoak ere; baina, aldi berean, gaur egungo munduari buruzko begirada pausatu eta humanista ere bada.