Dantza Sarean 2026

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko maiatzaren 21(e)tik 2026(e)ko ekainaren 11(e)ra
  • Dantza Sarean 2026
    "La casa vacía"

Dantza garaikideko Dantza Sarean zikloak 9. edizioa aurkeztu du Udal Antzoki Sarearen eskutik. Ekitaldi horretan, maiatzean eta ekainean, Felix Petite Antzokiak Euskadiko sorkuntzako lau ikuskizun hartuko ditu, 19:30ean: Lasala 10 urte, Este himno llevará la palabra euforia. (Flashforward), La casa vacía eta Ultimatum.

“Dantza garaikidea gaur egun arte eszenikoen lengoaia espresibo eta iradokitzaileenetako bat da, eta Udal Antzoki Saretik lan horien eta azken urteotan Euskadin ugaritu diren konpainien ikusgarritasuna babestu nahi dugu. Kalitate handiko emaitza artistikoak dira, eta pieza zirraragarriak eta indarrez eta edertasunez beteak lortzen dituzte. Horregatik, Dantza Sareanek proposamen eszeniko horiek jendeari hurbiltzea du helburu, lanak interpretatzea eta haiekin konektatzea erraztuko duten tresnak eskainiz, azaldu du Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak.

Lehen lana, Lasala 10 urte, maiatzaren 21ean eskainiko da. Lasala konpainiaren lan horrek konpainiaren 10 urte baino gehiagoko ibilbidea jasotzen du, Judith Argomaniz XXI. mendeko koreografoaren garaikidetasuneko ikuspegia zeharkatuz.

Maiatzaren 28an, Vitoria-Gasteizko La Intrusa konpainiaren Este himno llevará la palabra euforia. (Flashforward), erabateko estrenaldia, izango da ikusgai. Bizitzaren bulkada omendu eta sostengatzeko modu kolektiboa aldarrikatu nahi duen ereserkia da. Pertsonen itxaropenen garaipena eta porrota jorratzen ditu. Ikuskizun hau Antzokien Udal Sarearen koprodukzioa da, 2025ko Tokiko sorkuntza eszenikoari laguntzeko deialdian aukeratutako proposamenetako bat izan baitzen.

Ekainean, hilaren 3an, Petite Antzokiak beste Antzokien Udal Sarearen koprodukzio bat, Larrua Proiektua gasteiztarren La casa vacía lana, jasoko du. Hil berri den artista baten eta bere bikotekidearen istorioa kontatzen duen lana da. Biek artearekin, maitasunarekin, ahanzturarekin, bakardadearekin, memoriarekin, hauskortasunarekin eta hutsarekin duten harremana jorratzen du. Lana dantza-antzerki-dokumentaleko pieza da, eta bertan eszenak zatikatzen dira collage bat balira bezala. Dantzariak collage horren parte dira hainbat egoeratan. Batzuetan, oroitzapen horietan modu aktiboan parte hartzen dute eta, beste batzuetan, horien lekuko eta ikusle dira.

Azken ikuskizuna Led Silhouetteren Ultimatum izango da, ekainaren 11n. Dantza, antzerkia eta zinema uztartu egiten dira kolapsotik (emozionala, klimatikoa eta politikoa) sortutako proposamen honetan. Gizakiaren kontraesanak aztertzen ditu, isolamendua eta gainbehera soziala bezalako gaiak jorratuz. Gainbehera doala dirudien munduaren hauskortasunari buruzko gogoeta da, orainari begiratzeko premiazko deia.

Programa honek Sarea (Euskal Antzoki Sarea), Eusko Jaurlaritza eta INAEMen laguntza du, Danza a Escena programaren bitartez.

Zubiak bitartekaritza-proiektua

Zubiak bitartekaritza-proiektua da, Udal Antzoki Sareak Larrua Proiektua konpainiarekin elkarlanean antolatzen duen Dantza Sarean zikloarekin batera egiten dena. Bere helburua proposamen eszenikoen eta publikoaren arteko zubi-lana egitea da, dantza garaikidea estimatzeko eta gozatzeko tresnak eskainiz. Horrela, bi jarduera-ildo nagusi lantzen dira: programazioaren inguruan jendea sentsibilizatzea eta laguntzea, eta hedapen- eta sakontze-jarduerak antolatzea, konpainiekin egindako tailerren bidez.

Esparru horretan, aurreko ikuskizun bakoitza bi jarduerarekin osatuko da, bata emanaldi bakoitzaren aurretik, eta bestea ondoren (La casa vacía ez du aurretiazko topaketa). Lehenengo hitzordua aurretiazko topaketa izango da eta 18:30ean egingo da. Irekia eta doakoa izango da, publikoari dantza garaikidea eta konpainiaren lana hurbiltzeko. Beste jarduera talde artistikoarekin emanaldiaren amaieran egingo den topaketa izango da emanaldiaren amaieran. Bertan, zalantzak argituko dira eta artistaren sorkuntza prozesuan sakonduko da.

Era berean, bi jarduera paralelo planteatu dira parte hartuko duten konpainiekin. Alde batetik, dantza garaikideko tailerra egin zen maiatzaren 7an. Lasalak eman zuen, eta bere lengoaia eta sorkuntza-tresnak bertatik bertara ezagutzeko aukera eman zuen. Bestalde, Jam Session saioa antolatu da maiatzaren 24an, igande honetan, La Intrusarekin. Topaketa irekia eta konpainiak gidatua izango da. Bertan, parte-hartzaileei inprobisazio eta lanketa partekatuko hainbat proposamenen bidez lagunduko zaie.

Parte hartu ahal izateko izen-emateak honako helbide elektroniko honen bidez egin behar dira: larrualab@gmail.com (Gaia: Zubiak’26).

Informazio gehiago Udalaren webgunean.


Laburrean

Non