Bermeoko Lamera parkeak Bermeoko Arrain Azokaren edizio berri bat hartuko du maiatzaren 22tik 24ra. Urtero bezala, jarduera sorta zabala antolatuko da. Aurten ere, itsasoari lotutako tradizio, kultura eta zaporeek Bermeo hartuko dute, maiatzaren 22tik 24ra bitartean ospatuko den Arrain Azokaren baitan.
30 bat erakusketari elkartuko dira Lamera parkean ohiko dendetan aurkitzea zaila den arraina eta itsaskia eskaintzeko. Urtero gai bati eskainitako azokan Hegaluze saria banatuko da, eta jarduera ugari zein pintxo txapelketa izango dira.