Las Carrerasko jaiak 2026 (Abanto Zierbena)

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena 2026(e)ko maiatzaren 22(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • Las Carrerasko jaiak 2026 (Abanto Zierbena)

Las Carrerasko 2026ko jaiak maiatzaren 22tik 31ra bitartean ospatuko dira.

Egitarauak Iseo & Dodosound taldearen kontzertua, erromeriak, herri-kirolak, familia-jarduerak eta Enarak Dantza Taldeak antolatutako Jaitsiera Handiaren edizio berria bilduko ditu.

Abanto-Zierbenako Udalak, auzoko elkarte eta kolektiboekin batera, bultzatutako programa bi asteburutan eta tarteko hainbat egunetan garatuko da, Haritzalde plaza, Trinitate plaza, Amalia González Astorbiza parkea eta Las Carreraseko beste hainbat gunetan banatutako jarduerekin.

Maiatzaren 23ko larunbatean programako hitzordu tradizionalenetako batzuk bilduko dira: Abantoko Arku Tiroko “Fernando López Lasuen Memoriala”, XXI. Tiragoma Txapelketa, XI. Txano Eguna, Las Karrerasko Gazte Konpartsak antolatutako herri bazkaria eta XXXIX. Txelu Izaguirre Memorialeko finalerdiak. Gauari amaiera emango diote Orquesta Atlántidak eta Nonbait erromeriak.

Familientzako jarduerek protagonismo berezia izango dute maiatzaren 24ko igandean. Egun horretan bonsai erakusketa eta tailerra, arte ikastaroak, umeentzako tailerrak, haur parke handia eta tokiko elkarteek sustatutako hainbat jarduera egingo dira. Horien artean dago 6 eta 14 urte bitartekoentzako hanburgesa beganoen tailerra, Ingurumen Arloak jai batzordearekin elkarlanean antolatuta. Jardunaldiak sevillanen erakustaldia, dantza alardea eta Dantza Plaza ere izango ditu.

Egitarauak aurrera egingo du maiatzaren 26an eta 28an prezio herrikoietako barrakekin; egun horietan atrakzioek 2 euroko prezioa izango dute. Ostegunean, gainera, sorpresak iragarri dituzte txosnetan. Maiatzaren 29ko ostiralean indarra hartuko du berriro programazioak Primo Bayo eta bere musika-gurdiarekin egingo den jai ibiltariarekin, eskumuturreko argitsuen banaketarekin eta “Kapeluaren Dantza” delakoarekin. Gauak Zutik erromeria, Tatta eta Denso taldearen kontzertua eta DJ Blessiveren saioa ere izango ditu.

Jaietako ekitaldi nagusietako bat maiatzaren 30eko Jaitsiera Handia izango da berriro ere. Enarak Dantza Taldeak antolatuta, El Mortuero futbol-zelaia eta Haritzalde plaza lotuko ditu desfileak. Bertan parte hartuko dute Bizkaiko hainbat udalerritatik etorritako fanfarreek, dantza taldeek eta ikuskizunek; tartean izango dira Kuklux Fanfarrea, Sama Siku Fanfarrea, Aldatz Gora Fanfarrea, Batikumba Batukada, Ubixeta Dantza Taldea eta Sopuertako lokomotora erraldoiak. Jaitsiera amaitutakoan, dantza talderik onenaren saria banatuko da. Gauari amaiera emango diote Orquesta Vulkanok, Betaurreko Gauaren bosgarren edizioak, Iraultza erromeriak eta DJ Keneren saioak.

Maiatzaren 31ko igandean amaituko dira jaiak San Pedro elizan egingo den abesbatzen kontzertuarekin. Bertan izango dira Kantabria Abesbatza, Errenteriako Telleri Abesbatza eta Santurtziko Maitia Abesbatza. Horrez gain, Laskabailak antolatutako erakusketak eta tailerrak, XIV. Etxeko Gozogintza Lehiaketa, Las Carreras Gran Prix txapelketa, dantza erakustaldiak eta Dúo Imperial taldeak girotutako Karibeko festa egingo dira. Programari amaiera emango diote Abanto Clubek antolatutako txitxi-burruntzien dastaketak eta marrazki lehiaketako sari banaketak.


Laburrean

Non