Izaharrako 2026ko Jaiak maiatzaren 23 eta 24an ospatuko dira.
Maiatzak 23:
- 12:00etan, diana puntu desberdinetatik. Eta ordu berean, bolatokia zabalduko da.
- 15:00etan, herri bazkaria egingo da. Eta jarraian hainbat ikuskizun izango dira: El Gran Richardson (16:30) eta Txalainak (19:30).
- Jai egitarauak jarraipena izango du 21:30ean hasiko den Joselu Anayak-en erromeriarekin eta ostean izango den DJ Txatxis-en emanaldiarekin.
- Bestalde, umeendako ekintzak ere antolatu dira: goizean aurpegiak margotzeko eta txapak egiteko tailerrak izango dira; eta 12:30etik 17.30era puzgarriak izango dira.
- 14:00etan umeen bazkaria izango da, eta 16:00etatik aurrera umeendako jokoak izango dira.
Igandean, maiatzak 24, goitibehera proba izango da 16:30ean.