"Bizi-min-bizi", Miren González Goikoetxearen erakusketa

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko maiatzaren 29(e)tik 2026(e)ko uztailaren 18(e)ra
  • "Bizi-min-bizi", Miren González Goikoetxearen erakusketa
    "Bizi-min-bizi" (Miren González Goikoetxea)

Arteak gaixotasunaren aurrean dugun begirada eraldatu al dezake? Miren González Goikoetxea artistak bere proiektu berria aurkeztuko du Arteztu Galerian, minbiziaren eragina gertutik bizi ondoren sortutako hausnarketa sakona. Patologia bistaratzeak gure jarrera aldatzen laguntzen duelakoan, Miren urtebete eta erdiz aritu zen lanean Donostia Ospitaleko Anatomia Patologikoko zerbitzuan. Bertan, mikroskopioa bidelagun, biopsia errealak marraztu zituen in situ, prozesua islatzeko, laguntzeko eta egoera normalizatzen saiatzeko.

Emaitza akriliko eta olio-pintura bidezko lan bilduma bat da; bertan, more, lila eta urdin tonuak nagusitzen dira, zelula-tintaketei dagozkien koloreak, hain zuzen. Errespetuan, komunitatean eta gizakiok elkarrekin konektatzeko dugun lankidetza-beharrean oinarritutako proiektua.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko maiatzaren 29(e)tik 2026(e)ko uztailaren 18(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera 11:00-13:30 eta 16:30-20:30. Larunbatean 11:00-13:00.
  • LekuaArteztu Gallery
    Resurreccion Maria de Azkue kalea, 12
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Ikusi agenda Arteztu Gallery, Donostia / San Sebastián

Non