Beste urte batez, udaberri amaierarekin batera iritsiko da Literaturia, asteburu batez Zarautz euskal letren plaza bihurtzeko asmoz. Aurtengo ediziorako ere ekitaldi ugari antolatu dira gune desberdinetan. Lege Zaharren Enparantzan kokatuko da berriro ere Literaturiako liburu azoka, eta aurreko edizioan bezala, aurten ere larunbata izango da azoka eguna. Goizez eta arratsaldez, argitaletxeek beraien postuetan euskal literaturako liburuak izango dituzte erakusgarri; eta aurten ere, liburu aurkezpenak azokako karpan bertan egingo dira.
Azoka eta liburu aurkezpenez gain, hainbat tailer eta ekitaldi izango dira asteburuan zehar. Ekitaldietarako sarrerak eskuragarri izango dira Literaturiako webgunean zein Modelo Aretoko leihatilan.
Modelo Aretoa
20:00 — Manifestua. Maialen Berasategi
20:15 — Zerbait sartu zait begian. Imanol Epelde. Sarrera: 8 €
Etxe Zabala
11:00 — Idazketa tailerra. Mejillon Tigre. 12 eta 16 urte arteko gazteentzat
Lege Zaharren Enparantza — Ahotsenea
11:00-12:00 — Liburu aurkezpenak
12:00 — Aitortza. Armima
12:15-14:00 — Liburu aurkezpenak
16:30-17:30 — Liburu aurkezpenak
17:30-18:30 — “Ongi etorri” ipuin kontaketa musikatua helduentzat. Ameli
18:30-19:30 — Liburu aurkezpenak
Liburu Azoka
11:00-14:00 — Liburu azoka
16:30-19:30 — Liburu azoka
Modelo Aretoa
12:30 — Lurdes Iriondo. Isilarazitako ahotsa. Jon Martin, Irati Ordirozola, Ainhoa Ansa eta Gari Amundarain
20:15 — Omen. Habia. Sarrera: 8 €
Santa Klara komentuko eliza
11:30 — Itzulpena: ezinean, ekinean. Xabier Olarra, Uxue Rey eta Lide Hernando
Modelo Aretoa
16:45 — LITERATIPIA. Klera. Kukai eta M. Larburu. Sarrera: 4,50 €