BBK Live 2026 jaialdiaren barruan.
Durango izango da maiatzaren 30ean ospatuko den BBK Live Herrian jaialdiaren agertokia. Egun osoan zehar, herriko kaleak zuzeneko musikaz beteko dira, sarrera libre eta doaneko hamar bat emanaldirekin, eta Durango euskal kulturaren erdigune bihurtuko da. Datozen egunetan, artistei eta guneei buruzko xehetasunak iragarriko dira.
Ekitaldi hau Bilbao BBK Live jaialdiaren hogeigarren urteurreneko programazioaren parte da, eta helburu nagusia musika guztientzako hurbiltzea da, Durangon esperientzia paregabea eskainiz. Durangoko Udalaren babesa izango du ekitaldiak.
Bilboko San Inazio auzoko Hirian (ekainaren 6an) eta Kobetamendiko Mendian (ekainaren 7an) edizioak ere egutegi kultural honen parte izango dira.
BBK Live jaialdia uztailaren 9tik 11ra izango da Bilbon, eta urteurreneko ekitaldi nagusia izango da.
Udalak Durango Euskadiko erreferente kultural gisa sendotzeko apustua egin du, eta BBK Live Herrian bezalako ekimenen bidez, kalitatezko kultur jarduerak eskaini nahi dizkie durangarrei eta bisitariei.