2026ko Korner - Kultura & Futbol Festibala ekainaren 1etik 6ra bitartean ospatuko da.
Ez dago Munduko Txapelketa batekin alderatu daitekeen ezer. Gure garaiko masa ikuskizun handiak milaka milioi pertsona biltzen ditu telebistaren aurrera, emozioak pizten dituen liturgia global batean. Ia geldirik geratzen diren herrialdeek trantzean bizi dituzte beren heroien partidak, une batez mundua gobernatzen duen garaikurra lortzeko ametsetan.
2026an bere eszenatoki nagusia nazioarteko ordena astindu duen Trumpen Estatu Batuetan kokatuko duen antzoki arranditsu horretara hurbildu da Korner.
Jaialdiak Munduko Koparen historiari eta orainari begirada bat ematea proposatzen du, geopolitikari arreta berezia eskainiz.
Mitologia moderno baten mendeurrena, ia. Hasieratik kirola baino askoz gehiago den zerbaiten indarra. Beti berdin eta beti desberdin.