Enbata dantza konpainiak Garbigailua pieza eszenikoaren entsegu irekia eskainiko du. Entsegu irekia lan honen estreinaldiaren aurretik dator, izan ere, ekainaren 21ean estreinatuko dute Maruri-Jataben. Konpainiaren bigarren pieza eszenikoa da, dantza garaikidea eta antzerki fisikoa uztartzen dituena, eta memoria kulturalaren, sormenaren eta teknologiaren arteko talkari begirada ironiko eta poetiko batetik heltzen diona. Zientzia fikzioa, satira eta euskal folkloreko iruditeria nahastuz, galdera nagusi bat planteatzen du: zer gertatzen da gure erreferentzia kulturalak ezabatzen direnean?
Enbataren helburu nagusia dantza garaikidea eta euskal folkloreko pertsonaien unibertsoa uztartzea da.
Gonbidapenak