'Amildegiak' izeneko erakusketa kolektibo honetan 50 ikaslek baino gehiago parte hartu dute, 3. mailako argazkilaritzako, argazki geldoko eta Arte Digitaleko lantegietakoak, hain zuzen ere.
"Izenburuak amildegiaren, arriskuaren, larritasunaren... ideiara bultza gaitzake. Baina guk aukera gisa ikusten dugu, gure begirada propioekin betetzeko ikuseremu izugarria bezala. Mihise zuri bat, gure zertzeladekin betetzeko zain. Nor ez dago prest salto egiteko amets bat lortzeko? "