Barakaldoko Udalak Hiriko Soinuaken lehiaketa antolatu du zortzigarren urtez jarraian, Euskadi mailan artista berriak bilatzeko. Izena emateko epea uztailaren 2rarte egongo da irekita. Lehiaketak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren babesa izaten jarraitzen du.
Sarien artean, Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea, kategoria nagusiko talde irabazlearentzat eta Barakaldoko talde onenarentzat. BBK-Berdintasun eta Euskara sarietako irabazleek, ordea, 4 abestiko EP bat grabatuko dute.
Barakaldo, BBK-Berdintasun eta kategoria nagusiko bederatzi finalistek zuzenean joko dute irailaren 26an Barakaldoko San Bizente parkean egingo den finalean. Epaimahai profesionalak erabakiko du, zuzenean, Euskarazko artistarik onena.
Lehiaketako lau kategorietako proiektu irabazleak urriaren 23an eta 24an arituko dira Herriko plazan egingo den festibalean, ibilbide ezaguna duten taldeekin batera. Finala eta jaialdia doakoak izango dira.
Esteka honetan dagoen izen-emate fitxa bete eta hirikosoinuak@gmail.com helbidera bidali uztailaren 2a baino lehen (2a barne), mp3 formatuko 2 abestirekin, promozio-argazki batekin eta proiektuaren biografiarekin batera, eta taldekideen NANaren edo errolda-ziurtagiriaren fotokopia, jatorria EAEkoa dela egiaztatzen duena. Gutxienez Barakaldon erroldatutako kide bat dutela egiaztatzen duten musika-proiektuek Barakaldoko Artista Onenaren saria jasotzeko aukera izango dute, baita gainerako kategorietakoak ere (behean adierazitako baldintzak betez gero). Taldekideen % 50, gutxienez, emakumeak direla egiaztatzen duten musika-proiektuek BBK-Berdintasun Saria lortzeko hautagai izango dira, gainerako kategorietan parte hartzeaz gain (behean adierazitako baldintzak betetzen badituzte).
Baldintza hauek betetzen dituzten musika-proiektu guztiek eman ahal izango dute izena lehiaketan:
Kategoria nagusiko artistarik onena:
Barakaldoko artistarik onena:
BBK-Berdintasun saria:
Euskarazko artistarik onena: