Santutxu Kolorea 2026

Bilbao 2026(e)ko ekainaren 5(e)tik 2026(e)ko ekainaren 7(e)ra
  • Santutxu Kolorea 2026

Bilboko Udalak Gaztedi Dantzari Taldearen laguntzarekin "Santutxu Kolorea" kultur programaren edizio berri bat antolatuko du, ekimen honek folklorea, dantzak eta euskal musika tradizionala uztartzen ditu.

Santutxu auzoko kaleetan, ekainaren 5ean, 6an eta 7an, euskal folklore tradizionala bultzatzeko eta ikusleei ikuskizun paregabeez gozatzeko aukera eskaintzeko prestatu diren jarduerak izango dira.

Egitaraua ostiralean, hilak 5, hasiko da, 19:00etan, Aukeran Dantza Konpainiaren "Aiurri" ikuskizunarekin, Karmelo Plazan. Ondoren, 21:00etan erromeria ibiltaria hasiko da Gaztedi Dantzari Taldearen eskutik.

Larunbatean, ekainaren 6an, besteak beste, Ball de Valencians konpainia katalanak eta Gaztedi Dantzari Taldeak dantza ikuskizun bat eskainiko dute, kalejira bat goizean antolatuko da ere, eta Triki-gaita bat Santutxuko kaleetan zehar 20:45etatik aurrera.

Ekainaren 8an, igandea, beste kalejira batek alaituko du Bilboko auzoa, eta, ondoren, Erraldoien Kalejira egingo da, Bizkaiko – horietako bat Bilbokoa – eta Nafarroako ordezkariekin. Eguna ixteko, Erraldoien Dantza egingo da Karmelo plazan.

“SANTUTXU KOLOREA” EGITARAUA

EKAINAK 5, OSTIRALA

19:00etan: Aukeran Dantza Konpainia “Aiurri”. Karmelo plaza.

21:00etan: Erromeria ibiltaria  Gaztedi Dantzari Taldearekin.

Ibilbidea: Karmelo plaza, Allende kale partikularra, Arsuaga kalea, Ricardo Bastida arkitektoaren plaza eta Karmelo plaza.

EKAINAK 6, LARUNBATA

10:00etam: Kalejira Txistularis Gaztedi “Goizeko soinuak”. Basarrate plazan hasiko da.

19:3ean: Dantza ikuskizuna: Ball de Valencians (El Vendrell – Catalunya) eta Gaztedi Dantzari Taldea. Karmelo plaza.

20:45 horas: Triki-gaita Ensenble, Santutxuko kaleetatik.

EKAINAK 7, IGANDEA

10:00etan: Santutxuko kaleetatik Kalejira, “Goizeko soinuak”. Gaztediko Gaiteroak eta Bilboko Gaiteroak.

11:45ean: Erraldoien Kalejira, K.I.E.T.B. Erraldoi-Taldea, Bihotza Konpartsa, Konpartsa Ezpelur y Mairuek Gaztediko Erraldoiak taldeekin.

Ibilbidea: Karmelo plaza, Julian Bolivar Elorduy kalea, Santutxu kalea, Juan de la Cosa kalea, Iturriaga kalea, Karmelo biribilgunea, Ricardo Bastida arkitektoaren plaza eta Karmelo plaza.

14:00etan: Erraldoien Dantza. Karmelo plaza.

bilbao.eus

Laburrean

Non