"Artea ikasbide 2026"

Bilbao 2026(e)ko ekainaren 15(e)tik 2026(e)ko irailaren 20(e)ra
  • "Artea ikasbide 2026"

Guggenheim Bilbao Museoaren Artea ikasbide ekimenak tailer artistiko bihurtzen ditu ikasgelak, eta aurten 6 eta 12 urte bitarteko ehun haurrek baino gehiagok parte hartu dute bertan. Neska-mutilek ikasturte osoan zehar egin dituzten lanen aukeraketa bat orain hasi eta uda osoan zehar egongo da ikusgai Museoko Hezkuntza-gunean antolatutako erakusketa batean.

Alejandra Bueno, Ibon Garagarza, Zaloa Ipiña, Nerea Lekuona, Manu Muniategiandikoetxea eta Ibon Sáenz de Olazagoitia artisten eskutik, ikasleek ikusi dute artea askatzailea izan daitekeela, ikuspuntu dibergenteak eskaintzen dituela, eta sormenak mugarik ez duela. Prozesu artistikoa inguratzen gaituen mundua ikertzeko, ulertzeko eta eraldatzeko tresna bihurtu da; eta, irudimenez betetako begirada irekiago batez jorratuta, eskola-curriculumeko gaiek dimentsio berriak hartu dituzte.

Programak iraun dituen hogei saioetan denetarik agertu da: unibertso asmatuak, Google Maps-en agertzen ez diren lekuen mapak, eraikin futuristak, denboran izoztutako ilargiak diruditen esferak, bai eta espazio urrunean ezohiko izakien bizileku diren tokiak.

Artelanok sortzeko eta erakusketa muntatzeko erabilitako material asko berrerabiliak dira, Museoak jasangarritasunarekin duen konpromisoarekin bat.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko ekainaren 15(e)tik 2026(e)ko irailaren 20(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • LekuaGuggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
    Web
  • Ikusi agenda Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbao

Non