"MIRADAS DO CAMIÑO"

Bilbao 2026(e)ko ekainaren 17(e)tik 2026(e)ko irailaren 19(e)ra
  • "MIRADAS DO CAMIÑO"

Miradas do Camiño erakusketa Manuel Quintana Martelo sortzaile galiziarraren proposamen artistikoa da.

Erakusketak Manuel Quintana Martelok sortutako 70 irudi batzen ditu, egilearen Donejakue Bideari buruzko liburua ilustratzen dutenak. Erakusketa ibilbide bisuala da Frantses Bidean zehar, Donibane Garazitik Santiago de Compostelaraino. Esperientzia eta sorkuntzaren arteko elkarrizketa ireki gisa sortua, Miradas do Camiñok Donejakue ibilbideari buruzko begirada intimo eta gogoetatsua eskaintzen du, Quintana Martelok bere erromesaldietan zehar pilatutako bizipenen emaitza.

Aurkeztutako lanak 2010etik gaur egunera arte artistak Bidea hamahiru aldiz egin izanaren emaitza dira. Obra horietan bere ibilbideetan sortutako zirrara, ohar eta emozioak jasotzen ditu, bai eguneroko uneetan bai ibilbidearen une bereziki esanguratsuetan geldituz. Pieza hauen bidez ikuslea paisaiaren irudikapen hutsetik haratago doan kontakizun pertsonal batean barneratzen da.

JARDUERAK:

Ordutegia:

Astelehenetik larunbatera: 10:30-14:00 eta 15:30-19:00

Igande eta jaiegunetan, itxita.

Helbidea: María Díaz de Haro, 11. 48013 Bilbo

Telefonoa: 94 406 77 37

E-mail: ondare.aretoa@bizkaia.eus


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko ekainaren 17(e)tik 2026(e)ko irailaren 19(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 15:30-19:00. Igande eta jaiegunetan: itxita
  • LekuaOndare Aretoa
    María Díaz de Haro, 11
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Ondare Aretoa, Bilbao

Non