ZETAK: "MITOAROA III": sarrerak (ekainak 19 eta 20 - Bilbo)

Bilbao 2026(e)ko ekainaren 19(e)tik 2026(e)ko ekainaren 20(e)ra
  • ZETAK: "MITOAROA III": sarrerak (ekainak 19 eta 20 - Bilbo)

Zetak taldeak Mitoaroa III ikuskizun distopikoa taularatuko du ekainaren 19an eta 20an Bilboko estadioan. Irailaren 11n, 10:00etan, jarriko dira salgai ekainaren 19rako sarrerak.  

Pello Reparaz buru duen taldeak oso ordu gutxian saldu ditu 2026ko ekainaren 20an eskainiko duen kontzerturako txartelak, eta beste bat iragarri du bezperarako; iragana, oraina eta, azken honetan, etorkizuna jorratu duen ikuskizun errenkadako azken gaualdiak izango dira.

Zetak taldeak emanaldi historikoak eskainiko ditu San Mames futbol zelaian, Mitoaroa trilogia ixteko. Bizkaiko Aldundiaren babesa duten ekitaldiek euskal musikaren agertoki erraldoi bihurtuko dute San Mames, 40.000 pertsona baino gehigorentzako aforoa duen espazioa.  

orain.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko ekainaren 19(e)tik 2026(e)ko ekainaren 20(e)ra
  • OrdutegiaEkainak 19: 22:30. Ekainak 20: 22:00
  • LekuaSan Mames futbol-zelaia
    Bilbao
  • Zenbatekoa34,95 / 64,95 € (ekainaren 19rako sarrerak irailaren 11n salgai, 10:00etatik aurrera)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bilbao

Non