"Araba Mugimenduan"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Ekainak 25
  • "Araba Mugimenduan"

Ekaineko saio honetan, Arabako Etnografia Elkarteak 70eko hamarkadaren amaieran filmatutako funts zoragarriak aurkitzen jarraituko dugu. Aurreko saioan azaldu genuen bezala, ikerketa etnografikoak kultura bateko tradizioak, praktikak eta ezagutzak jasotzen ditu. Mintegiaren barruan, lan sakona egin zen Arabako zenbait herritako berariazko lanbideak erregistratzeko.

Irudi hauetan, zehazki, 70eko hamarkadaren amaieran Arabako hainbat udalerritan egiten ziren lanbide tradizionalekin lotutako pieza dokumental txikiak ikusiko ditugu: belar-bilketa, patata-uzta eta torloju-egilearen lanbidea. Programa amaitzeko, 1977. urtean San Tirsori egindako Errogatibaren irudi ederrak ikusteko aukera izango da.

Arabako Artxiboari eskerrak eman nahi dizkiogu, Clara Sanchez Dehesak digitalizatutako irudiak lagatzeagatik.

Adrián Royo pianistak musikatuko du programa hau.

arkabia.eus

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Ekainak 25
  • Ordutegia19:00
  • LekuaArkabia
    Calle Postas, 13
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Arkabia, Vitoria-Gasteiz

Non