Azpeitia Dantzan 2026

Azpeitia 2026(e)ko ekainaren 27(e)tik 2026(e)ko uztailaren 19(e)ra
  • Azpeitia Dantzan 2026

Luis Beltza dantza eskolak eta Juan Antxieta musika eskolak irekiko dute aurtengo Azpeitia Dantzan programa. Larunbat honetan, ekainak 27, larunbata, 19:00etan hasiko dute emanaldia, Soreasu antzokian.

Hurrengo asteburuan, berriz, aretoko dantzek hartuko dute protagonismoa. Jose Mari Orbegozoren Dantzaki dantza eskolako ikasleen emanaldia uztailaren 5ean izango da, igandez, 19:00etan, Soreasun.

Uztailaren 11n, larunbata, berriz, kalera aterako da Azpeitia Dantzan, Sahatsa dantza taldearen bidez. 19:30ean hasita, kalejira egingo dute, eta 20:00etatik aurrera, plazan arituko dira dantzan.

Itsasi dantza taldeak emango dio amaiera aurtengo Azpeitia Dantzan programari. Uztailaren 19an, igandea, 19.00etan hasita, Oinatzak lana aurkeztu du Soreasun.

Sarrerak, dagoeneko eskuragarri

Emanaldi guztiak doakoak izango dira. Hala ere, Soreasu antzokiko saioetarako sarrerak aurrez hartzea komeni da, aretoaren edukiera mugatua delako. www.kulturaz.eus atarian daude sarrerak.

azpeitia.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko ekainaren 27(e)tik 2026(e)ko uztailaren 19(e)ra
  • LekuaSoreasu Antzokia
    Soreasu Auzunean z/g
    Azpeitia
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Soreasu Antzokia, Azpeitia

Non