Bilboko Kalealdia 2026: "Mizu"

Bilbao 2026(e)ko ekainaren 29(e)tik 2026(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Bilboko Kalealdia 2026: "Mizu"

Bilboko Kalealdia 2026 jaialdiaren programazioaren barne. 

Dantza eta txotxongiloak. Adina: +4 urte

Mizu hitzak “ura” esan nahi du japonieraz. Ikuskizun honek Satchie Noro zirku-artista eta koreografoaren eta Élise Vigneron marionetista eta zuzendariaren munduak batzen ditu. Urarekin lotutako paisaia-pieza bat da, dantzari batek, izotzezko txontxongilo batek eta haren txontxongilolariak osatutako hirukotea. Suspentsioari buruzko istorioa, metamorfosiari buruzkoa, iragankorra eta ispiluekin landutakoa. Sorkuntza honek artistek materia eta narrazioei buruz dauzkaten ikuspegiak elkarlotzen ditu, dantza, zirkuko arteak eta txotxongiloak uztartuz. Satchie Noro-rentzat, ikuskizuna espazio ez-konbentzionalen eta aparatu arkitektonikoen mugimendu poetikaren jarraipena da, eta Élise Vigneron-entzat, azken hamar urteetako izotzaren inguruan egindako ikerketaren emaitza. Objektu artistiko bakar honek materiaren xuxurla erakusten digu: bikoteka, hirukoteka, izotzezko gorputzak eta haragizko gorputzak nahastuz.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaFurinkaï & Léntrouvert
  • Data 2026(e)ko ekainaren 29(e)tik 2026(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Ordutegia20:00
  • LekuaCasilda Iturrizar Parkea
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Casilda Iturrizar Parkea, Bilbao

Non