Udal Liburutegiak Bookface lehiaketa antolatu du, bosgarren udaz segidan. Sormena, argazkigintza eta irakurketa uztartzen ditu, herritarrak liburuetara modu original eta dibertigarrian hurbiltzera animatzeko. Lanak irailaren 18ra arte aurkez daitezke.
"Bookface" teknika ilusio optikoa sortzean datza, liburu baten azala pertsona baten aurpegiarekin edo gorputzarekin bat eginez, biak irudi bakar batean integratzeko. Emaitza irudimenaren, sormenaren eta enkoadraketa perfektua aurkitzeko trebetasunaren araberakoa da.
Lehiaketa adin guztietako partaideentzat zabalik dago eta hiru kategoria ezarri dira: 14 urtetik beherakoak, 15 eta 40 urte bitartekoak eta 41 urtetik gorakoak. Kategoria bakoitzean saria berdina izango da; liburu sorta eta udazkenean Antzokian programatutako ikuskizun baterako bi sarrera.
Parte hartzeko, bookface-aren teknika jarraitzen duen argazkia egin eta biblioteca@ermua.eus postontzi elektronikora edo WhatsApp-era bidali (https://wa.me/34943179212). Argazkiaren ondoan, lehiakidearen izena, bi abizenak eta adina adieraziko dira. Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta horrek liburu, agertoki eta konposizio desberdinekin esperimentatzeko aukera ematen du.
Lehiaketa honetan parte hartzeak, saritutako konposizioak Udalaren web orrian eta sare sozialetan zabaltzeko baimena ematen dela darkar inplizituki.