2026ko Festikale - Landa Guneko Arteen Jaia jaialdiaren barne.
Lorategi botaniko ahaztu batean bizi da "Momo", oso dohain berezia duen neskatoa: badaki entzuten. Baina, "gizon grisak" iristen direnean pertsonen denbora lapurtzeko, dena aldatuko da. Pertsonaia bitxi batzuen laguntzarekin eta bere bihotz erraldoiarekin, "Momo"k abentura bati helduko dio, munduari itzultzeko inoiz galdu behar ez zuena: bizitzeko artea.
Nafarroako Yarleku Teatro konpainia Gayarrera etorriko da 2026ko FETEN azokan izandako arrakastaren ondoren, heldu, gazte eta txikientzako gertutasuneko antzerkiko istorio magiko eta denboraz kanpoko honekin.
Fitxa artistikoa: