Compañía Plazako kontzertuak tradizio bilakatu dira munduko hainbat musikaz eta bertako artistez giro goxoagoan gozatu nahi dutenendako. Askotariko musika entzuten ahalko da beraz Compañíako oholtzan.
Pompelo Civivox berriak uztailaren 8tik 11ra San Fermin jaietako programazioarekin bat eginen du, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, musika-proposamenez gozatu ahal izateko txoko pribilegiatua eskainiz.
PROGRAMA:
Uztailak 8, asteazkena
PRIMITAL BROTHERS
Íñigo García, Pedro Herrero, Adri Soto, Manu Pilas
A cappella abesten duen Primital Brothers ahots-laukotearen show-a antzerkiaren bidez komunikatzeko modu berri bat da: ahots-musika da protagonista nagusia, eta komedia haren habitat naturala. Soinu onomatopeiko surrealistak, giza psikologiarekin alderdirik aratzenarekin konektatzen gaituen azpikultura oso bat sortuz; Stand Up Comedy giroan harilkatzen diren abestiak Les Luthiers argentinarrak gogorarazten dizkiguten estiloan.
Uztailak 9, osteguna
PILUKA Y SUS INTERNACIONALES DEL BOLERO
Piluka Aranguren (ahotsa), Alexander Tatnell (gitarra espainiarra eta tronpeta), Leonard Plattner (gitarra elektrikoa), Héctor Oliveira (kontrabaxua), Fabián Sánchez (bateria).
Lavapiés auzoko (Madril) “Bodegas lo máximo” taberna mitikoan sortutako boskotea. Espontaneoki eratu zen taldea, musika bizitzeko eta sentitzeko gogoa, baita bizitza bera ere, boleroaren bidez adierazi nahiak premiatuta. Oso interpretazio pertsonala eginez, Pilukak, hain berea duen ahots baxu eta indartsua baliatuz, ironiaz eta grinaz feminizatzen ditu orain arte gizonek bakarrik abestu dituzten klasikoak. Zenbait herrialde eta musika estilotako musikariek osatzen dute Pilukari pasio atenporalen bidaia horretan laguntzen dion Los Internacionales taldea, eta egiaz beteriko eszenaratze naturala lortzen dute.
Uztailak 10, ostirala
DEMODE QUARTET. A KUPELA.
Iker Huitzi, Joli Pascualena, Santi Romano, Karlos Nguema.
Mundu osoko folkloreko abesti ezagunen bertsio originalak, a cappella, jatorrizko hizkuntzan eta euskal folklorearI keinuak eginez biltzen dituen musika-ikuskizuna. Hori guztia 4 artista xelebre horien Demode Quartet markako umore tradizionalarekin eta aurkezten joanen zaizkizuen abestiei, herrialdeei edo egileei buruzko teoria zentzugabeekin nahastuta.
Uztailak 11, larunbata
LOS GANDULES. EXTRAVAGANCIA.
Dun Gandul (Santiago Díaz), Tobo Gandul (Roberto Montañés) + Los Somardas.
Ohiko gala-janzkeraz (txabusina eta etxean ibiltzeko zapatilak) eta itxurak egiteko bi gitarrez hornituta, haien azken “lana” taxutu dute, beren betiko eta etorkizuneko kanta arrakastatsuekin. Haien sasibertsio musikalek eta iruzkin desegokiek sentimendu eta emozio existentzialistak pizten dituzte, sinetsi ezinik, eta, aldi berean, konbentzituak ageri diren entzuleen artean.
Jende guztiarendako.
Doan. Sarrera librea edukiera bete arte.
GAZTEENDAKO EREMUA ETA SOUNDFERMIN
Sanferminetako programazio ofizialaren barruan, Foruen plaza 12 eta 17 urte bitarteko gazte eta nerabeei eskainiko zaie, sanferminetako arratsaldeetan aisialdi seguru eta osasuntsuko gune bat izan dezaten, lantegiak, puzgarriak, musika eta abar barne hartzen dituen proposamen ludiko zabal baten bidez. Uztailaren 7tik 14ra bitarte, 19:00etatik 22:30era, egunero aldatuko diren askotariko jarduerak antolatu dira, eta 21:00etatik aurrera musika-emanaldiak eskainiko dira: DJ saioak, rumba eta saltsa taldeen kontzertuak, drag saioak eta bertsioak, besteak beste. Gune horretan, 23:30etik 01:45era bitarte, Sound Fermin zikloa eginen da, uztailaren 6tik 13ra bitarte.
FORUEN PLAZA, 2026
GAZTEENDAKO EREMUA (12 – 17 urte) Uztailak 7 – 14. 19:00 – 22:30:
- Uztailak 7, asteartea
- 19:00 Gazteendako eremua. Animazioa, jolasak, lantegiak eta musika-emanaldiak.
- 21:00 Gazteendako kontzertua. DJ saioa Lady Bueno. 22:30 arte.
- Uztailak 8, asteazkena
- 19:00 Gazteendako eremua. Animazioa, jolasak, lantegiak eta musika-emanaldiak.
- 21:00 Gazteendako kontzertua. Kimbamba taldea. 22:30 arte.
- Uztailak 9, osteguna
- 19:00 Gazteendako eremua. Animazioa, jolasak, lantegiak eta musika-emanaldiak.
- 21:00 Gazteendako kontzertua. DJ saioa: Arsenike. 22:30 arte
- Uztailak 10, ostirala
- 19:00 Gazteendako eremua. Animazioa, jolasak, lantegiak eta musika-emanaldiak.
- 21:00 Gazteendako kontzertua. Drag-ikuskizuna Albina eta Donatelaren eskutik. 22:30 arte
- Uztailak 11, larunbata
- 19:00 Gazteendako eremua. Animazioa, jolasak, lantegiak eta musika-emanaldiak.
- 21:00 Gazteendako kontzertua. DJ saioa: Mikel Sevillano. 22:30 arte
- Uztailak 12, igandea
- 19:00 Gazteendako eremua. Animazioa, jolasak, lantegiak eta musika-emanaldiak.
- 21:00 Gazteendako kontzertua. Hagoan. 22:30 arte
- Uztailak 13, astelehena
- 19:00 Gazteendako eremua. Animazioa, jolasak, lantegiak eta musika-emanaldiak.
- 21:00 Gazteendako kontzertua. DJ saioa: Bacardit. 22:30 arte. 22:30 arte
- Uztailak 14, asteartea
- 19:00 Gazteendako eremua. Animazioa, jolasak, lantegiak eta musika-emanaldiak.
- 21:00 Gazteendako kontzertua. River Newt. 22:30 arte
SOUND FERMIN (ekainak 6 – 13)
- Uztailak 6, astelehena
- 23:30. Lucia Salas & J.Beren. 01:45 arte
- Uztailak 7, asteartea
- 23:30. Jorge Cremades. 01:45 arte
- Uztailak 8, asteazkena
- 23:30. Megastar jai handia DJ Guillem Climenten eskutik. 01:45 arte.
- Uztailak 9, osteguna
- Euskadi Gaztea. Oihan Vega. 01:45 arte
- Uztailak 10, ostirala
- Europa FM, Uri Farrérekin. 01:45 arte
- Uztailak 11, larunbata
- Foruen plaza. LOCA URBAN jai handia. 01:45 arte
- Uztailak 12, igandea
- Los 40 urban, Ramsés López “El Faraón”-en eskutik. 01:45 arte
- Uztailak 13, astelehena