2026ko "Adour-Bidasoa" Margo Lehiaketa

Irun 2026(e)ko uztailaren 7(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 20(e)ra
  • 2026ko "Adour-Bidasoa" Margo Lehiaketa

PARTE-HARTZAILEAK

  • LEHIAKETA honetan, 18 urtetik gorako edozein pertsona fisikok parte hartu ahal izango du (2026ko abuztuaren 11an beteak), nahi badu, eta auzotasun edo nazionalitate mugarik gabe.
  • Lehiaketaren aurreko bi edizioetako batean lehenengo saria lortu duten artistek ezin izango dute parte hartu

BALDINTZA TEKNIKOAK

  • Lehiaketan parte hartzen duen pertsona bakoitzak LAN bat aurkeztuko du, originala eta argitaratu gabea, beste lehiaketa batean saritu gabea, gaia librea, lanek bi dimentsio izango dituzte edozein euskarri edo ikusmen-teknikatan.
  • Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira, eta izenburua atzealdean jarrita. Hutsegite baten ondorioz sinatuta aurkezten diren obretan, sinadura ezkutatu egingo da epaimahaiaren balorazio-prozesu osoan.
  • Obrak bastidorean edo euskarri zurrunean muntatuta aurkeztuko dira. Obrak markorik gabe aurkeztuko dira, edo, gehienez ere, zurezko listoi sinple batekin, 2zm-ko zabalera gainditzen ez duena. Material plastiko garden eta hautsezinez babestuta egon daitezke, baina ez dira onartuko kristalez babestutako obrak. Lanak, babesteko enbalatu behar bada, berriz erabiltzeko bilgarri batekin babestuta egon beharko du. Antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango, lanak egoera txarrean edo behar adinako babesik gabeko bilgarrietan iristen badira.
  • Mihiseen edo hautatutako materialaren neurriak, alde bakoitzean, ez dira 80 zm baino txikiagoak izango, ezta 150 zm baino handiagoak ere, markoa kontuan izan gabe.

SARIAK

Honako hauek izango dira sariak:

  • LEHENENGO SARIA, 2.500,00 (bi mila eta bostehun) euro. Irungo Udalaren Pintura Ondarearen bilduman sartuko da obra irabazlea.
  • EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA, bere teknikagatik edo adierazpen plastikoagatik ezaugarri bereziak dituen lanari: 500,00 (bostehun) euro.
  • ARTISTA GAZTEAREN SARIA, 30 urtetik beherako artista gazteen lan onenari (2024eko abuztuaren 12an beteak),500,00(bostehun) euro.
  • FINALISTA DIPLOMA, epaimahaiak aipamen hori egin dien obrei. Hiru diploma emango dira gehienez.
  • Ezingo da jaso sari bat baino gehiago.

Sarien diru kopuruei PFEZ kenduko zaie, indarrean dagoen legearen arabera.

OBRAK HARTZEA ETA IDENTIFIKATZEA
Lanak Irungo Amaia Kultur Zentroan(sarrera A.López Becerra kaletik) aurkezto beharko dira, 2025eko abuztuaren 12tik 21era bitartean (biak barne) ordutegi hauetan:

  • Abuztuaren 11, 12, 13, 14, 18, 19 eta 20ean, 10:00etatik 14:00etara.
  • Abuztuaren 16an, igandea, 10:00etatik 14:00etara.

Abuztuaren 15ean, larunbata, eta 17ean, astelehena , zentroa itxita egongo da.

Data eta egun horren ondoren ez da obrarik onartuko.

Postaz edo mezularitzaz bidaltzen bada, lanak abuztuaren 20ko 14:00ak baino lehen egon beharko du Irungo Amaia Kultur Zentroa.

Obrarekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, eta haren kanpoaldean, aurkeztutako lanean jarritako izenburu bera agertuko da. Gutun-azalaren barruan, parte-hartzilearen izen-deiturak, NAN, helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa agertuko dira.

Obra entregatzen denean, izena emateko orria beteko da, bi aletan. Horietako bat zigilatuta itzuliko da gordailutu izanaren frograri gisa.

Informazio gehiago: irun.org

irun.org

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2026(e)ko uztailaren 7(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 20(e)ra
  • LekuaAmaia KZ
    Pío XII Plaza, 4
    Irun
    Web
  • Ikusi agenda Amaia KZ, Irun

Non