Galdakaok aire zabaleko zinema zikloa eskainiko du uztailean, adin guztietako herritarrei zuzendutako sei proiekziorekin. Urreta Eskolako patio estalian egingo dira emanaldiak, eta uztaileko hiru asteartez zinemaz gozatzeko aukera izango da herrian.
Jardunaldi bakoitzean bi saio izango dira: bata haurrei zuzendua, 18:30ean, eta bestea publiko guztiarentzat, 21:00etan. Horrela, zinema udako aisialdi eta kultura eskaintzaren parte izango da, familian zein lagunartean gozatzeko proposamenekin.
Proiekzioak uztailaren 7an hasiko dira, Kaixo, Frida eta Los domingos filmeekin. Uztailaren 14an, Momiak eta Faisaien Irla izango dira ikusgai, eta zikloa uztailaren 21ean amaituko da, Ochiren Legenda eta Todo lo que fuimos filmeekin.