Sallabenteko Jaiak 2026 Ermuan

Ermua 2026(e)ko uztailaren 8(e)tik 2026(e)ko uztailaren 12(e)ra
  • Sallabenteko Jaiak 2026 Ermuan

Ermuko Sallabenteko 2026ko jaiak uztailaren 8tik 12ra bitartean ospatuko dira.

Sallabente auzoa jaietan dago. Ongarai eta San Pelaio auzoen ondoren lekukoa hartuz, bost eguneko jarduerak hasi berri ditu, Santixau jai nagusiei leku utzi aurretik. Pintxo lehiaketak hasiera eman dio programari, horretan Salmantino, Niza, Itxaso, Amatxi eta Zugaitz establezimenduek parte hartzen dutelarik. Hoteleko kafetegiak ere pintxoak eskainiko ditu, baina lehiaketatik kanpo. Gaurko eguna haurrentzat izango da, ‘Inguru Abentura’ enpresaren eskutik. Arratsaldeari amaiera emango zaio askari batekin. Pintxo lehiaketak aurrera jarraituko du.

Asteburuan, jardueren intentsitateak eta ekitaldi kopuruak gora egingo dute. Ostiralean irekiko da eta  igandera arte mantenduko, Erdi Aroko azoka handia. 17:00etatik aurrera haur parkea egongo da gazteenentzat. 19:00etan poteoa eta ordu erdi beranduago jaien hasiera ofiziala. 20:30ean eta ordubetez, diskoteka mugikorra izango da. 23:00etan itxiko da azoka eta Diskotekak goizaldera arte jarraituko du.

Larunbateko 11:00etan Erdi Aroko azoka irekiko da berriro. 12:30ean, vermuth otarrainxkekin egongo da. Arratsaldean, 18:00etan, ‘Irulitxa’ fanfarreak kalejira egingo du. Ordubete beranduago sardinak eta saihets erreak eskainiko dira. 23:00etan itxiko da azoka igandera arte. Ordu horretan hasiko da dantzaldia Phoenix Gira Fortuna 2026 orkestrarekin goizeko 3ak arte. Atsedenaldian bingoan jokatuko da.

Igandeko 11:00etan irekiko dute berriro merkatua. Hamaika eta erdietan, batukada feminista izango da, Andrajozak, Sorginkada eta BasFemBand taldeekin. Eguerdian igel txapelketa izango da haurrentzat eta paella lehiaketari hasiera emango zaio. 12:30etan igel jokoaren txapelketa helduentzat. Ordu 1etan auzoko kide bati omenaldia egingo zaio. Segidan apar-festa. Eta postreen lehiaketa. 18:30etik aurrera sardinak eta saihets erreak eskainiko dira. 19:00etan, agapea eskainiko zaie adinekoei. 19:30etatik 21:00era "Versionarios" taldearen emanaldia izango. 22:00etan itxiko da azoka eta amaituko dira aurtengo jaiak.

 
ermua.eus

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2026(e)ko uztailaren 8(e)tik 2026(e)ko uztailaren 12(e)ra
  • LekuaSallabente auzoa
    Ermua
  • Ikusi agenda Ermua

Non