Udako Musika Printzak 2026

Azpeitia 2026(e)ko uztailaren 10(e)tik 2026(e)ko uztailaren 17(e)ra
  • Udako Musika Printzak 2026

Omenaldi kutsuz dator aurtengo Udako Musika Printzak zikloa, Urolako trenaren mendeurrena izango baitu ardatza nagusi.

Hiru emanaldi izango dira:

Uztailak 10 – Zinema mutua musikatuz
Burnibidearen Euskal Museoan, Javier Perez de Azpeitia piano-jotzaileak hiru film labur zuzenean musikaz lagunduko ditu.

Uztailak 16 – Kontzertu lirikoa
Olazko ermitan, Aitor Garitano tenorrak eta Ignacio Arakistainek euskal konpositoreen lanak eskainiko dituzte.

Uztailak 17 – Kontzertu ibiltaria Urolako trenean
Aurtengo proposamen bereziena: musika eta literatura bidelagun izango dituen 70 minutuko esperientzia, Garazi Navas eta Maite Lopez Las Herasekin.

Kontzertu guztiak 21:00etan hasiko dira. Lehen bi emanaldiak doakoak izango dira; uztailaren 17ko treneko kontzerturako, berriz, aldez aurretik sarrera eskuratu beharko da Kulturazen webgunean.

azpeitia.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko uztailaren 10(e)tik 2026(e)ko uztailaren 17(e)ra
  • LekuaAzpeitia
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Azpeitia

Non