Getxo Eszena Kalean 2026: "Alonso, ezinezko mandatuen mezularia"

Getxo 2026(e)ko Uztailak 11
  • Getxo Eszena Kalean 2026: "Alonso, ezinezko mandatuen mezularia"

2026ko Getxo Eszena Kalean jaialdiaren barne.

Garrantzi handiko gutuna abian da baina hartzaile zehatzik ez; nabigazio-sistema izorratu berri da eta Alonso jendez gainezka dagoen plaza erdian ageri da. Erlojupeko lasterketa bat hasiko da munduan zehar: Afrikatik Indiaraino, Mendebalde Urrunetik Parisera, hartzaile misteriotsu baten bila. Anek, publikoak eta gutunak berak (hitz egiten du!) Alonsori enigma konpontzen lagunduko diote… Zentralaren dronak lehenago aparretan blaitzen ez badu.

  • Gomendatutako adina: 4 urte
  • Antzerkia
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako leku-erreserbak izango dituen ikuskizuna

 

Getxo Kultura

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaHortzmuga Teatroa
  • Data 2026(e)ko Uztailak 11
  • Ordutegia18:30
  • LekuaAreetako Geltokia plaza
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Getxo

Non