Musikaire 2026: Ruper Ordorika

Elorrio 2026(e)ko Uztailak 11
  • Musikaire 2026: Ruper Ordorika

Elorrioko 2026ko Musikaire jaialdiaren barne.

“Lurra ikutu barik” da, poliki-poliki ondutako diskoa. Elkar estudioan grabatu da, Adunan, 2025eko lehen zatian, Víctor Sánchez mahaian zegoela.
Ruper Ordorikak 11 kanta berri bildu ditu disko berrian, «hamaika abesti eder eta iradokitzaile, egileak ohi duen bezala, eta, aldi berean, inoiz baino urrutiago eramango gaituztenak.

‘Lurra ikutu barik’ honek geruza eta ñabardura asko ditu, baina Ruperren disko bat da, bete-betean. Musikari handi baten lan berria.

  • Ruper Ordorika: Gitarra, ahotsa
  • Arkaitz Miner: Gitarra, biolina, mandolina
  • Lutxo Neira: Baxua
  • Hasier Oleaga: Bateria
  • Nando de La Casa: Perkusioak eta teklatuak

 

musikaire.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Uztailak 11
  • Ordutegia20:00
  • LekuaLariz Jauregia
    Elorrio
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Elorrio

Non