Narrondoko jaiak 2026: "Ai, Zapotxin! Baratxuri Zoparen Sekretua"

Zumaia 2026(e)ko Uztailak 12
  • Narrondoko jaiak 2026: "Ai, Zapotxin! Baratxuri Zoparen Sekretua"

Zapotxinek urduri daramatza azken egunok, izan ere, “Mariplanplona” sorgina ezagutuko duela dio etengabe. Gaurkoan ezagutuko du Maripanpalona, gure herriko sorgin trebe eta lagun ona! Ez dute ordea edabe magikorik egingo, ezta erratz gainean hegan egingo... ezta zapoekin zapohizketan egingo. Maripanpalonak Zapotxinen bihotza sorginduko du, ordea.

Aurten Zapotxinen bidaiarekin sorginen gainean dugun iruditegia berreraikitzea dugu helburu. Baratxuri zopa lapiko bete baten bueltan arituko da protagonista eta zenbait herritar ezagutuko ditu. Maripanpalona, sorgin trebe eta lagun ona; Kroketa koketa, sukaldari ospetsu eta baserritarra; Xerafino Bonbardino, orkestra zuzendari eta rockanrolero itsua eta Amona Badalona, Kataluinatik etorritako amona maitagarria, goizero euskaltegira bisita egiten duena. Guztien laguntzaz, Zapotxinek ezagutuko du, sorgin izatea ez dela betiko ipuinek kontatzen dutena eta gure herrian badirela zenbait: amona, ama, alaba... eta gu haien eskutik helduta, sorginak izatera goaz!

Zapotxin

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaZapotxin pailazoa
  • Data 2026(e)ko Uztailak 12
  • Ordutegia12:30
  • LekuaNarrondo
    Zumaia
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Zumaia

Non