Uztailaren 12n, igandea, Velvet Jazz bikotea arituko da Donostiko Altxerri Jazz Club tabernan.
Velvet Jazz Pilar Gonzalez abeslariaren eta Jorge Hidalgo piano-jolearean arteko elkarketa da, eta jazzeko klasiko handiei omenaldia egiten diete.
Abesti bakoitza jazzaren urrezko garaietara bidaia bat da, artista handien arrastoari jarraituz: Ella Fitzgerald, Billie Holiday, Sara Vaughan, Nina Simone, Frank Sinatra... All of me, Misty, Summertime, Cheek to cheek, Cry me a river eta Fly me to the moon abesti mitikoak, besteak beste, Velvet Jazzek interpretatzen ditu kontzertu bakoitzean, bere esentzia galdu gabe.