Santurtziko Karmengo Jaiak 2026: Santurtzi Bere Bidean

Santurtzi 2026(e)ko Uztailak 14
  • Santurtziko Karmengo Jaiak 2026: Santurtzi Bere Bidean

Santurtziko 2026ko Karmengo Jaien barne.

Santurtziko jaietan, gure musikaren, dantzaren eta bertsolaritzaren ibilbide berezi bat bizitzeko aukera izango dugu. Euskal musikaren hainbat belaunaldi eta estilo elkartuko dira agertoki berean, artista ezagunek euren kantu enblematikoak eta herriaren memorian iltzatuta dauden abestiak eskainiz. Iragana eta oraina, itsasoa eta herria, kantua eta dantza. Santurtziren bihotzetik sortutako ospakizun kolektiboa: SANTURTZI BERE BIDEAN.

Kontzertuan arituko dira: Iñigo Etxezarreta, Mikel Markez, Roberto Moso (Zarama), Iñaki (Modus Operandi/Betagarri), Süne, Aitor Gorosabel, Francis (Doctor Deseo), Mirua, Eneritz eta Edurtzeta (Haize Arrosa), Alex Sardui (Gatibu), Julie, Juantxu (Jokaldi), Amets Arzallus, Maddalen Arzallus eta DAB Dantza Konpainia. 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Uztailak 14
  • Ordutegia22:30
  • LekuaAgertoki Nagusia
    Santurtzi
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Santurtzi

Non