Folklore Bizian 2026 (Galdakao)

Galdakao 2026(e)ko uztailaren 16(e)tik 2026(e)ko uztailaren 17(e)ra
  • Folklore Bizian 2026 (Galdakao)

Folklore Bizian jaialdiaren 39. edizioa hartuko du Galdakaok uztailaren 16an eta 17an, osteguna eta ostirala, Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak Udalaren laguntzarekin antolatuta. Emanaldiak Kurtzeko plazan izango dira bi egunetan, eta doakoak izango dira. Nazioarteko jaialdiak Bizkaiko hainbat herri bisitatuko ditu ere.

Aurtengo edizioan, Afrikako eta Karibeko kulturak izango dira protagonista. Madagaskartik Benja Gasy talde folkloriko nazionala iritsiko da; Kubatik, berriz, Camagua talde folklorikoa. Biek ala biek euren herrialdeetako folklorearen adierazpenik esanguratsuenak ekarriko dituzte Galdakaora, musikaren, dantzaren eta jantzi tradizionalen bidez.

Madagaskarren ordezkari izango da Benja Gasy folklore elkarte nazionala. 1998an sortu zen, uharteko eskualde desberdinetako kultura eta tradizioak ikertu ondoren, eta gaur egun Madagaskarko sei eskualdeetako musika eta dantzak oholtzara eramaten dituen talde bakarra da. Emanaldietan, eskualde bakoitzeko jatorrizko musika tresnak, jantziak, orrazkerak eta hizkerak uztartzen dituzte, herrialdearen kultura aniztasuna eta folklorearen aberastasuna mundu osoan ezagutarazteko helburuarekin.

Kubatik, berriz, Camagua folklore taldea etorriko da. Fernando Medrano Vireya irakasleak 2011n sortutako konpainiak Kubako ondare musikal eta folklorikoaren bihotzera eramango du publikoa. Karibeko tradizioen sustraietan barrena egindako bidaia proposatzen du, musika, dantza eta jantzi tradizionalen bidez. Bere ikuskizuna dinamismo handiko eszenez osatuta dago, eta Kubako kulturaren bizitasuna, afro-latino izaera eta herrialdearen nortasun berezia islatzen ditu.

Bi egunetako emanaldi nagusiak 20:30ean hasiko dira, eta  saio bakoitzaren ostean jai giroak jarraipena izango du, Ad libitum txistu banda, txosna, food trucka eta gonbidatutako taldeen zuzeneko musikarekin. 

Galdakaoko Udalak herritarrak animatzen ditu Kurtzeko plazara hurbildu eta nazioarteko folkloreaz, musikaz eta kultur aniztasunaz giro paregabean gozatzera.

galdakao.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko uztailaren 16(e)tik 2026(e)ko uztailaren 17(e)ra
  • LekuaKurtzeko plaza
    Galdakao
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Galdakao

Non